Zure nekazal turismoa Gipuzkoan

La casa rural

Gure Etxea

Igeldo nekazal turismoa kostaldean dago, Igeldo mendian, Donostia eta Orio artean. Gure etxea 2005ean inauguratu genuen eta bertan harreman pertsonalizatua eta familiarra aurkituko duzu. Sei gela bikoitza ditugu, denak bainugela eta telebistarekin. Tximinia duen egongela eta sukaldea ere erabilgarri izango dituzu. Etxe guztian berogailua eta wi-fi zerbitzua dago. Erretegi bat ere eskura duzu.

Igeldo nekazal turismoa Kantauri itsasoaren aurrez aurre dago ingurugiro paregabe batez inguratuta. Bertan, mendiaren eta itsasoaren lasaitasunaz gozatuz ekintza ezberdinak egiteko aukera izango duzu.

Igeldo nekazal turismoa Donostiatik gertu dagoenez, hiri honen edertasunaz ere gozatu ahal izango duzu.

Gure etxetik era errazean iritsiko zara Donostiako erdigunera, Haizearen Orraziak, Kontxako eta Ondarretako hondartzak edota Alde Zaharra bezalako leku esanguratsuak bisitatzeko aukera eskura izanez.

Eta benetan erlaxatu nahi baduzu, bertan eskainiko dizugun masaje zerbitzua erabili besterik ez duzu, kirol masajea, estresaren kontrakoa edota masaje terapeutikoa aukeran izango baitituzu.


Urtarila eta otsaila itxita.

Opiniones facilitadas por Toprural para Casa rural Igeldo.

© Igeldo Turismo | Erdiko Borda 68 - 20810 - Orio - Guipuzcoa | tel.: 645 722 537 - jose@igeldoturismo.com - Casas rurales